Konponbide energetikoak Ikus zer motatako instalazio energetikoak instalatzen ditugun
Kokalekuaren ezaugarriak aztertzen ditugu eta ondorengo neurketak egiten ditugu: latitudea, azimuta, inklinazioa, gerizpeak, etab., helburua lekurik aproposena aztertzea eta konponbiderik hoberena proposatzea da.
Sistemak izango duen oinarria zehatz-mehatz aztertzen dugu eta instalazioa osatuko duten elementu guztiak definitzen ditugu, beti ere, "kokapenaren azterketan" egindako neurketak kontuan hartuta.
Eguzki instalazio fotovoltaikoetan instalazio honek hornituko duen energia-produkzio erreala balioesten dugu, beti ere, ondorengo alderdi hauek kontuan hartuta: erradiazio datu errealak, makinen etekina, orientazioagatik eta inklinaziogatik gertatzen diren galerak, tentsio erorketa, dispertsioa, itzalak, zikinkeria, tenperatura, zelulen etekina, etab.
Eguzki instalazio fotovoltaikoetan instalazio honek hornituko duen energia produkzio erreala balioesten dugu, beti ere, ondorengo aspektu hauek kontuan hartuta: erradiazio datu errealak, makinen etekina, orientazioagatik eta inklinaziogatik gertatzen diren galerak, erabiltzeko baldintzak, kontsumo perfila, zikinkeria, tenperatura, etab.
Instalazioak ahalik eta elementu kutsakor gutxien (CO2, NOX, SOX) jaurtitzeko azterketa egiten dugu ohiko iturriekin alderatuz.
Eguzki instalazio fotovoltaikoetan benetako etekin ekonomikoari eragiten dioten alderdi guztiak aztertzen ditugu, esate baterako: panel fotovoltaikoen produktibitate galera, urteko mantenu gastua, energiaren prezio igoera, KPI-a, finantziazio gastuak, diru-sarreren kalkuluak, etab., honen guztiaren helburua, inbertsioaren balioespena egitea eta azterketa erraztea da.
Eguzki instalazio fotovoltaikoetan benetako etekin ekonomikoari eragiten dioten alderdi guztiak aztertzen ditugu, esate baterako: estaldura errealaren mailak, eskari energetikoa, finantziazio gastuak, aurreikusitako aurrezkiak, etab., honen guztiaren helburua, inbertsioaren balorazioa eta azterketa erraztea da.
Administrazio bideratze guztiak egiten ditugu: enpresa elektrikoari lotura puntu eskaera, lizentziak eskatzea, enpresa elektrikoarekin kontratuen gauzatzea, buletin elektrikoa enpresan zigilatzea, REPE-an izen-ematea, E.J.Z.-en alta egitea, zerga berezietan alta egitea, etab.
Abian dauden dirulaguntzen inguruan informatuko zaitugu; lokal, probintzial, eskualde eta estatu mailan. Gainera, beharrezko igarobideak egingo dizkizugu dirulaguntzak aurkezteko.
Herri mailan, probintzia mailan, bailara mailan, nahiz estatu mailan dauden subentzioen eta laguntzen berri ematen dugu, eta era berean, aipatutako laguntzen eta subentzioen bideratze egokiak egiten ditugu.
Bezeroen neurrira egindako finantziazio planetara sarbidea errazten dugu ARGISUN Konponbide Energetikoak finantza entitateekin sinatuta dituen konbenioen bidez.
Instalazioa osatzen duten elementu guztien muntaia egiten dugu, era berean, bere konexioaren martxan jartzea ere egiten dugu, beti ere, ARGISUN-ek kalitate programan indarrean dauden arauen aholkuak jarraituz.
Elementu guztien instalazioa egokia den begiratzen dugu eta hasierako martxan jartzea egiten dugu ARGISUN Konponbide Energetikoen programaren arabera.
ARGISUN Konponbide Energetikoak osatutako Mantenu Programan azaltzen diren elementu guztiak egiaztatuz aldikako bisitak egiten ditugu instalazioetara.
Berehalako atentzioa instalazioren funtzionamenduari dagokion edozein arazo edo irregulartasunean.
Kontsumo energetikoak eta erabileraren eraginkortasuna aztertzen ditugu, gero jarraian zuzenketa neurriak hartzeko.
Energia kontsumoaren informazioa lortzen dugu
Energiaren kontsumoari eragiten dioten faktoreak hautematen ditugu
Errentagarritasunaren arabera, energia aurrezteko aukera ezberdinak identifikatu, ebaluatu eta ordenatzen ditugu