Panel talde fotovoltaiko batek energia sortzen du eta ekoiztutako energia ez da pilatzen; konpainia elektrikoei saltzen zaie.
Irailak 26 an argitaratutako 1578/2008 R.D. -ak, konpainia elektrikoek jatorrian energia berriztatzailea duen energia produkzioaren erosketa bermatzen du. 20 Kwp edo eta teilatuetan kokatzen diren instalazioentzat, 0,34 €/Kwh tarifa onartzen da. 20 Kw tik gora edo eta lurrean doazenentzat, 0,32 €/Kwh koa izango da.
Honako hau adibide gisa erabil daiteke, 5Kw-ko alderanzgailu bat sare elektrikoan konektatua eta gutxi gorabehera 45 m2-ko espazioa okupatzen duenak, urtean 6.300 Kwh sor ditzake edo bestela esanda 2.150 € urteko. Mota honetako instalazioak 14 urteko amortizazioa daukate.
Mota honetako instalazioak urte batean bi etxetan urte osoan kontsumitzen den energia produzitzen du, etxe bakoitzean bataz besteko 2,5 lagun bizi direlarik. Kwh 1eko produkzioak 0,95Kg.-ko CO2ren jaurtiketa sortzen badu, aipatutako instalazioarekin urtean atmosferara 5.985Kg. CO2 jaurtitzea ekidingo dugu.



