Instalazio honekin elektrizitatea sortzen da, panel fotoboltaikoetan dauden zelulekin eguzki-energia jasoz.
Eguzki energia fotoboltaiko izena ematen zaio diodo erdieroaleen bidez energia lortzeko moduari, eguzki erradiazioa jasotzerakoan kilikatu egiten dira eta salto elektronikoak sortzen dituzte, modu horretan, bere muturretan potentzial-diferentzia txiki bat sortzen dutelarik. Plaka fotoboltaikoek eskaintzen duten elektrizitatea honako kasu hauetan erabiltzen da: autokontsumorako (eguzki instalazio fotoboltaiko isolatua), edo produkzio salmentarako (sare bidezko eguzki-energia fotoboltaikoa). Eguzki-energia fotoboltaikoak normalean eraikuntza bateko teilatuetan, estaldura batean, nahiz lurran instalatzen dira.
Sortutako indar elektrikoa baterietan pilatzen da.
Sortutako indar elektrikoa konpainia elektrikoari saltzen zaio.